Merkataritza-, ostalaritza-eta enpresa-jarduera sustatzea. Loiu 2020

Deskribapena


Xedea

Udalerriko establezimenduetan kontsumoa bultzatuko duten neurriak garatzea, tokiko ekonomia suspertzen laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/08 – 2020/10/15

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izango dira 18 urtetik gorako pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, deialdira atxikitako erakundeen bezero diren aldetik, erakunde horietan beren esku jarritako erosketa-bonuak erabiltzen badituzte.

ARAUDIA:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko irailaren 21eko Erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, Loiuko udalerriko merkataritza, ostalaritza-eta enpresa-jarduera sustatzeko erosketa-bonuak diruz laguntzeko oinarri arautzaileak onartu ziren. BonoLoiu 2020 kanpaina.