Merkataritza, ostalaritza eta autonomoentzako laguntzak. Santurtzi 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea txikizkako merkataritza, ostalaritza, beste autonomo mota batzuk, publikoarentzat zabalik dauden establezimendu eta jarduera edota egoitza fiskala Santurtzin duten mikroenpresei dirulaguntzak ematea da, COVID-19k eragindako alarma-egoeratik eratorritako egoera larria arintze aldera.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/05 – 2020/05/11

ZENBATEKOA: 450.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako merkataritza, ostalaritza-lokalak, autonomoak eta mikroenpresak, azken hauek hamar langile baino gutxiago dutenak izanik, era juridikoa edozein dutela, bai eta beste zerbitzu profesional batzuk ere, betiere salmenta-gune fisiko egonkorra eta egoitza fiskala Santurtzin badute, jarduera udalerrian bertan egiten badute publikoarentzat zabalik dagoen establezimendu batean eta jarduera eten edo fakturazioak gutxienez %75 egin badu behera aurreko seihilekoarekin alderatuta. Hori guztiori martxoaren 14ko 2020/463 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

INFORMAZIO:

Santurtziko Udala