Merkataritza eta ostalaritzan COVID-19ari aurre egiteko jarduera-ekonomikoa prestatzeko dirulaguntzak. Aia 2020

Deskribapena


Xedea

Aiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera.

Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz sus- pertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enple- gua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabiru- saren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/27 – 2020/12/11

ZENBATEKOA: 13.781,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 20 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

Merkataritza eta ostalaritzan COVID-19ari aurre egiteko jarduera-ekonomikoa prestatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia.