Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko: jarduera ekonomikoa Covid-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak. Mutriku 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/03 – 2021/03/05

ZENBATEKOA: 22.383,42 euroak

ONURADUNAK:

Pertsonak edo autonomoak izan daitezke, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude eta euren establezimenduak Mutrikun badituzte. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du milioi bat euro gaindituko

ARAUDIA:

Mutrikuko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak: jarduera ekonomikoa Covid-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak.

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko oinarrien aldaketa