Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko inbertsio eta ekipamenduetarako dirulaguntzak. Orio 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da ez-ohiko diru laguntzak arautzea, Orioko ostalaritza eta merkataritza sektoreko mikroenpresei eta norbere konturako langileei laguntzeko. Horretarako, diru laguntzak emango dira inbertsioak eta ekipamendua eskura ditzaten, Covid-19ak sortutako egoera berri honetan jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eusteko.

Diru laguntza hauen azken helburua da udalerriko merkataritza eta ostalaritza alorretako establezimenduei Covid-19aren ondoreneko errealitatean beren biziraupena bermatzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/11 – 2020/12/11

ZENBATEKOA: 24.741,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzen onuradunak izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak:

  • Orioko udalerrian kokatuta dauden txikizkako salmentazko establezimenduak eta ostalaritzako establezimenduak.
  • Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea edo 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresa izatea.
  • Enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) lehenengo ataleko multzo.

ARAUDIA:

Orioko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko inbertsio eta ekipamenduetarako dirulaguntzak.