Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak, gastu orokorrak ordaintzeko. Ermua 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da Ermuko Udalak merkataritza eta ostalaritza establezimenduen gastu orokorrak ordaintzeko bideratuko dituen laguntzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 20209/07

ZENBATEKOA: 120.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak:

  • Establezimenduak Ermuan izatea.
  • Jarduera eten behar izana alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.
  • Jarduera araudiak etendakoen artean ez balego, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez %75 murriztu izana, 2020ko martxoa baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko batez bestekoarekin alderatuta.

ARAUDIA:

Ohiz kanpoko laguntzak merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzat, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira edo murriztu egin badira COVID- 19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, gastu orokorrak ordaintzeko (Alkatetzaren 1550/2020 Dekretua, 2020ko maiatzaren 22koa).