Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak, alokairu orokorrak ordaintzeko. Ermua 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da Izarra Centreko bulego eta garajeen alokairuak eragindako gastuak ordaintzeko, Ermuko Udalak enpresa eta langile autonomoei emango dizkien laguntzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 2020/09/07

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak:

  • Establezimenduak Ermuko Izarra Centre eraikinean izatea.
  • Alarma-egoera ezarri aurretik alokairu-kontratua izatea (2020ko martxoaren 14a).
  • Jarduera eten behar izana alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.
  • Jarduera araudiak etendakoen artean ez balego, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxoa baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko batez bestekoarekin alderatuta.

ARAUDIA:

Aparteko laguntzak ematea Izarra Centren kokatutako enpresei, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira edo murriztu egin badira COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, espazioen alokairu-gastuak ordaintzeko (Alkatetzaren 1546/2020 Dekretua, 2020ko maiatzaren 21ekoa).