Mendi-nekazaritzako eremuetan eta beste alde behartsu batzuetan nekazaritza-sektoreko konpentsazio-laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Mendi-nekazaritzako eremuetan dauden zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak.
  • Mendi-eremuak ez diren baina muga natural nabarmenak dituzten eremuetako zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/03 – 2020/07/10

ZENBATEKOA: 2.154.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien erregistroan izena emanda dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea; ustiategiak mendi-nekazaritzako eremu batean egon behar du, 75/268/EEE Zuzentarauak egiten duen mugapenaren arabera (1. eranskinean jasotzen dira aldeok), edo mendi-eremua ez den baina muga natural nabarmenak dituen eremu batean (2. eranskinean jasotzen dira eremu horietako udalerriak), edo, bestela, autonomia erkidegoren bateko erregistro baliokideetan inskribatuta egon behar du.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 35/2020 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa. Honen bidez, konpentsazio-laguntza batzuk ezartzen dira Bizkaiko Lurralde Historikoko mendi-nekazaritzako eremuetako eta beste alde behartsu batzuetako nekazaritza-sektorerako, eta 2020rako deialdia egiten da.