Langabeei zuzendutako 2020-2022 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

[langabeak-2020]

Deskribapena


Xedea

Urte anitzeko deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza osatzen duten prestakuntza-planak finantzatzeko laguntzak arautzea –2020ko ekitaldian eman beharrekoak–.

Aurrekontuko zuzkidura

65.993.400 euros

Prestazio ekonomikoa

65.993.400 euro; horietatik, 15.998.400 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, 33.996.600 euro 2021eko konpromiso-kredituari, eta 15.998.400 euro 2022ko konpromiso-kredituari.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabideak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modu bereizian garatuko da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (49 lerro).

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu eskabideak, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta. Proposamen horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariari, hura baita ebazpena emateko organo eskuduna.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei edo batzuei dagokienez.

Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.

Ebazpena: lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez egingo da.

Erakunde onuradunek ezin izango dute 2.000.000 euro baino gehiago jaso lurralde historiko bakar batean jarduten dutenean, eta 4.000.000 euro baino gehiago lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten dutenean.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza lau ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

  • a) Lehen ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 24,24), 2020ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ostean.
  • b) Bigarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 21,51), 2021eko konpromiso-kredituaren kargura, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40, gutxienez, hasitakoan.
  • c) Hirugarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 30), 2021eko konpromiso-kredituaren kargura, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 70, gutxienez, hasitakoan.
  • d) Laugarren ordainketa, 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, lanekoak ez diren praktikak barnean direla, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago egiaztatuta edo izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntzako erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Eskabideak aurkeztu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, Enplegurako Prestakuntza Erakundeen Autonomia Erkidegoko beste edozein Erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo diru-laguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzea

  • Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo subsidiariorik, ezta horretarako legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne. Eta abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo baten bidez.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • 9. artikuluaren B.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.3 eta B.4 apartatuetan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko

  • 9. artikuluaren C.3.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren C.3.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren C.5 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko

  • 9. artikuluko D.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko

  • 9. artikuluko D.2, D.3 eta D.4 apartatuetan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko

  • E. 1. 2. apartatuan aurreikusitako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako datuei dagokienean

  • E. 1. 3. apartatuan aurreikusitako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako datuei dagokienean

  • Hala badagokio, sozietate-talde batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa, 9. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGIF) - %100 finantzatuta

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1039905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena laguntza-eskaeraren xede den prestakuntza-plana egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak dituela, edo, dirulaguntza adjudikatu ondoren, prestakuntza-jarduera hasteko unean, horiek izateko konpromisoa hartu duela.
  • Laguntzaren xede den prestakuntza-plana, eman beharreko prestakuntza-ekintzak bereizita.
  • Dagokionean, 9. artikuluan zehazten diren balorazio-irizpideak egiaztatzeko beharrezkoa dokumentazioa.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk