Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak

[Lanbide_bateragarri]

Deskribapena


Xedea

Langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzea, zeinen helburua baita, hain zuzen ere, besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak ordezkatzea, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.- A) Besteren konturako langileak kontratatzen direnean edo Kooperatiba-sozietateek iraupen mugatuko kontratuak egiten badizkiete langile-bazkideei edo lan-bazkideei kasuan, aurrekoen antzekotzat jotzen direnean, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoan.
2.- Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.
3.– B) Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da
4.– Sinatutako kontratuari dagokionez, ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia gainditzen badu, edo lanaldi-murrizketaren ehunekoa gainditzen badu, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza emango da, ez gehiago.

A)   Besteren konturako langileak kontratatzen direnean edo Kooperatiba-sozietateek iraupen mugatuko kontratuak egiten badizkiete langile-bazkideei kasuan, aurrekoen antzekotzat jotzen direnean, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoan.

B)    Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra.

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

  • Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Lan Aktibazioa Zuzendaritza.

Kodea

1008906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Enpresari dagokiona

Hirugarren Interesduna – Datuen Alta.

Erantzunkizun-aitorpena.

NAN edo IFT(Identifikazio fiskaleko txartela).

Kotizazio-agiria: RNT-langileen zerrenda nominala

Ordezkatutako langileari dagokiona

Lan kontratuaren kopia

Diru-laguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria.

Familia liburua edo ezinduen ziurtagiria

Kontratatutako langileari dagokiona

Lan-kontratuaren kopia

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Dirulaguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datu hauek jasotzen dituena:

- Eszedentzia hartzeko edo lanaldia murrizteko eskubidea sorrarazi duen subjektuaren identifikazioa.
- Zenbat denbora iraungo duen egoera horrek, haren historia zehaztuta, eta datu hauek adierazita: noiz hasi zen, luzapenik edo etenaldirik izan zuen, eta berriz hasi ote zen
- Zer lanaldi egiten zuen une horretara arte, eta lanaldi horrek zer proportzio zuen lanaldi osoarekiko, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.

- Lanaldi-murrizketaren kasuan, zein den murrizketaren ehunekoa ordura arte egiten zuen lanaldiaren aldean.-Lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea.

  • Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezkatzeko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-elkarteen kasuan, langile-bazkidearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia.
  •  164/2019 Dekretuaren 38.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan, egiaztatu beharko da aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua aldatu dela ordezkapena egiteko helburuarekin.
  • RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa izateko eskubidea ematen duen pertsonaren ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentua, zeinaren falta bete nahi baita kontratazioarekin; kontuan hartu behar da eszedentzia-egoeran, hala badagokio, jaiotza berri batek eskubide berri bat sortarazten duela eta aurreko eskubidea iraungitzen.
  • Lanaldi-murrizketa hartu duen pertsonak, murrizketa horren ehunekoa aldatzen badu, aldaketa hori egiaztatzen duen dokumentazio aurkeztu beharko du; halaber, kontratua aldatu bada kontratatutako pertsonaren eta ordezkatuaren lanaldien ehunekoak parekatzeko, dirulaguntza eskatzeko xede den ordezkatutako pertsonaren kontratuaren aldaketaren kopia aurkeztu beharko da.
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.

Jarraipen-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  •  RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
  • Hasieran aurkeztutako eskabideari dagokionez izandako edozein aldaketaren egiaztagiria (eszedentzia edo murrizketa, jakinarazpenetarako helbide-aldaketa, izen-aldaketa, kontu-zenbakiaren aldaketa eta abar).
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkeztu zenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren interesduna-datuen alta.


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk