Hezibi-Enpresak 2020. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa
[HEZIBI-enpresa-2020]
- Erakundea:
- Enplegua eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
GARRANTZITSUA: Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aurretik, eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena SEPEren web-orriaren bitartez:
https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html
Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.
Aurrekontuko zuzkidura
2.300.000Prestazio ekonomikoa
2.000 euro programaren babespean sinatutako prestatzeko eta ikasteko kontratu-urte bakoitzeko.
Guztira 2.300.000 euroko kontratua du. Horietatik 690.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.610.000 euro 2021ko konpromiso-kredituari.
Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.
Ordainketa-modua:
Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:
- % 30 kontratua hasteko urtean
- gainontzeko % 70a hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan.% 70a hurrengo ekitaldian, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.
Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.
Eskakizunak:
- IFZ edo AIZen fotokopia
-
Titulartasun juridiko pribatukoa izatea
Ebazpen egokia
- EAEn egoitza duen lantokia izatea
-
Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea
Dagokion onespen-ebazpena
-
Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana
2014ko abenduaren 10eko Aginduaren III. Eranskina
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Pertsona edo erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza emateko, lanbide-heziketako irakaskuntzak emateko baimenduta edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza emateko edota profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako enplegurako prestakuntzaren urteko programazioan parte hartzeko egiaztatuta egon beharko dute prestakuntza-zentroek, horretarako aplikatu beharreko araudiari jarraiki.
-
Diru-laguntzaren xede den lan-kontratuaren kopia
Lan-merkatuaren erreformarako presako neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu bat sinatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta dago programa hau.
- Onespen egokiko erabakia
-
entrepresak
Era berean, enpresek, bakarka edo xede horretarako taldekatuta, prestakuntza lanarekin txandakatzeko proiektuak sortu eta eskatu ahal izango dituzte zuzenean, betiere dagokion profesionaltasun-ziurtagiriaren eskakizunekin bat datozen instalazioak, ekipamenduak eta irakasleak dituztenean eta prestakuntza emateko erakunde gisa egiazta daitezkeenean, eta zentroetan lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako prestakuntzaldi osagarriak egiteko beharra aparte utzi gabe.
- Memoria
-
Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es
Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html web-orriaren bitartez.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
- TH Álava-Araba:Ana Isabel Barredo (945062398)
- TH Bizkaia: Ana Riejos, Carmen Mateos (944985710)
- TH Gipuzkoa: Elena Odriozola (943596206)
Kodea
1038104Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna
Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera
Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman
Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"
Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira
Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:
- Erabiltzailearen NANaren fotokopia
- Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
- Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko
Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira
-
Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza emateko, lanbide-heziketako irakaskuntzak emateko baimenduta edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza emateko edota profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako enplegurako prestakuntzaren urteko programazioan parte hartzeko egiaztatuta egon beharko dute prestakuntza-zentroek, horretarako aplikatu beharreko araudiari jarraiki.
-
Diru-laguntzaren xede den lan-kontratuaren kopia
Lan-merkatuaren erreformarako presako neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu bat sinatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta dago programa hau.
- Onespen egokiko erabakia
-
entrepresak
Era berean, enpresek, bakarka edo xede horretarako taldekatuta, prestakuntza lanarekin txandakatzeko proiektuak sortu eta eskatu ahal izango dituzte zuzenean, betiere dagokion profesionaltasun-ziurtagiriaren eskakizunekin bat datozen instalazioak, ekipamenduak eta irakasleak dituztenean eta prestakuntza emateko erakunde gisa egiazta daitezkeenean, eta zentroetan lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako prestakuntzaldi osagarriak egiteko beharra aparte utzi gabe.
- Memoria
-
Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es
Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html web-orriaren bitartez.
- IFZ edo AIZen fotokopia
-
Titulartasun juridiko pribatukoa izatea
Ebazpen egokia
- EAEn egoitza duen lantokia izatea
-
Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea
Dagokion onespen-ebazpena
-
Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana
2014ko abenduaren 10eko Aginduaren III. Eranskina
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Pertsona edo erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua