Garraio arloan ingurumena, energia eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko diru-laguntzak 2020an.

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoko enpresetan, eta zehatzago esanda, ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraioan eta bidaiarien garraioan dihardutenetan, ingurumena, energia eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezar daitezen bultzatzea, edo, hala badagokio, aldez aurretik ezarritako kudeaketa-sistemak berritzea edo eguneratzea. Horretarako, enpresaz kanpoko profesionalek edo kontsultore adituek proiektuak egiteko diru-laguntzak ematea arautzen da. Proiektuak, 2020an zehar eta, edozein kasutan, 2020ko azaroaren 30a baino lehen egin beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

Limiteak

  • 1.a) eta 1.b) artikuluetan deskribatutako gastuetarako laguntza ez-itzulgarrien zenbatekoa, kontzeptu horiengatik justifikatutako gastuen % 30 izango da, gehienez ere 4.000,00 € erakunde onuradun bakoitzeko.
  • Era berean, 1.c) artikuluko gastuen dirulaguntza ez-itzulgarriaren zenbatekoa gastuen % 50 izango da, gehienez ere 2.000,00€ kontzeptu horrengatik eta erakunde onuradun bakoitzeko.
  • Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da dirua. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

Ordainketa modua

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduera guztiz burutu ondoren eta justifikazio-kontu bat aurkeztuz egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren. Kontu hori egiteko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluaren bigarren paragrafoan eta hura garatzen duen Erregelamenduaren (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) 72. artikuluan adierazitakoa bete beharko da.

Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek izango ditu:

  1. Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen jarduketa-memoria, egindako inbertsioak eta lortutako emaitzak adierazita.
  2. Inbertsioen eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
  3. Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagun daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori 2020ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan (1go artikuluan) araututako laguntzak arestian diruz lagundu daitezkeen ekintzen bat egiten duten legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak jaso ahal izango dituzte.

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan

ADI, AURKEZTEKO EPEAREN ALDAKETA!!!

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk