Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko 2019-2020 ikasturteko deialdia.

[FP_EKIPAMENDUA]

Deskribapena


Xedea

Ekipamendu eguneratu eta beharrezkoa erosteko edo errentan hartzeko finantzaketa, bai eta ekipamendu horretatik eratorritako instalazio-gastuen finantzaketa ere, agindu honen I. eranskinean adierazitako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloetako curriculuma garatzeko orduan ikasteko metodo eta tresna berritzaileak ezartzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, zuzen justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribaturen baten titularra izatea, non 2019-2020ko ikasturtean Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloren bat ematen baita (agindu honen 1. eranskinean adierazitako heziketa-zikloetariko bat).
  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeretariko batean ere ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0098608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2020ko irailaren 15a arteko epea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk