Familiarizazio-Bidaien arloko languntza-plana. Bilbo 2020

Deskribapena


Xedea

Bilbao Ekintza E.P.E.L.-ek, laguntza-plan honen bidez, MICE sektorean bezeroak mantentzeko edo erakartzeko familiarizazio-bidaiak egiteko dirulaguntzak ematea du helburu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/30 – 2020/12/10

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

MICE segmentuan espezializatutako turismo-enpresek jaso ahal izango dituzte deialdi honetako laguntzak, baldin eta kategoria hauetakoren batekoak badira:

  • Harrera-bidaien agentziak.
  • Biltzarren antolatzaile profesionalak.
  • Hotelak.
  • MICE ekitaldien egoitzak.
  • MICE esparruan promozio-jarduera bat zabaltzen duten beste erakunde batzuk.

ARAUDIA:

Bilbao Ekintza, E.P.E.L.-ko Administrazio Kontseiluaren 2020ko irailaren 11ko erabakiaren pasartea, bilkuran harrera-bidaien agentzietarako, biltzarren antolatzaile profesionalentzako, hotelentzako eta egoitzentzako laguntza ekonomikoen planera sartzeko deialdia egiten duena.