Eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntza. Araba 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Arabako eskulangintza babestea eta inbertsioak egiteko dirulaguntzak ematea, lehia araubidean, lantegiak eta ekipamendua berritzen laguntzeko, hartara, lehiakorrago izan daitezen eta egiturak eta kudeaketa hobetu ditzaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/03/02 – 2020/06/08

ZENBATEKOA: 11.800,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Artisauak, Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea frogatzen badute eta beranduenik 2019ko urtarrilaren 1az geroztik, Arabako Artisauen Erregistro Orokorrean izena emanda badaude.
  • Artisautzako enpresa eta elkarteak, eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeak, Arabako Lurralde Historikoan zerga egoitza eta/edo soziala izatea frogatzen badute eta beranduenik 2019ko urtarrilaren 1az geroztik, Arabako Artisauen Erregistro Orokorrean izena emanda badaude.

ARAUDIA:

Foru Agindua 108/2020 otsailaren 20koa, Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzen deialdia onestea 2020ko ekitaldirako