Ekintzaileei bultzatzeko 2020ko laguntzen deialdia (Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak)

[ENTI 2020 APEI 2020]

Deskribapena


Xedea

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2020an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea (Enpresa-ideaiak garatzeko laguntzak).

Aurrekontuko zuzkidura

310.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Ekintzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

  • Erakunde laguntzaileek: 300 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du).

260.000 euro ekintzaileei laguntzak emateko:

  • 143.000 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako.

  • 117.000 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

50.000 euro erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta).

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

    Ordainketa-modua:

    • Erakunde laguntzaileei: Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua hasten denean.
    • Ekintzaileei: Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero.

    Nori dago zuzenduta


    Pertsona fisikoak

    Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 18 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.

                                    

    Eskakizunak:

    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
    • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
    • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
    • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.

    • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana.

    • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.
    • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea..

    • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

    • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

    Eskakizunak:

    • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan..
    • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.
    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

    Betekizunak

    • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

    • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Email: personas.emprendedoras@lanbide.eus

    Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 347

                                                   945 181 340

                                                    945 181 350

    Kodea

    1040605

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Eskabideak aurkezteko epea:

    Hasiera-data: 2020/03/13

    Amaiera-data: 2020/04/12

    Deskargatu eskabidea, bete eta aurkeztu honako dokumentazio honekin batera:

    a) Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, sexuaren eta adinaren arabera. Nolanahi ere, proiektuan aurreikusi behar da emakume ekintzaileen % 40ri arreta ematea.

    b) Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Esperientzia egiaztatu eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatzen dira bertan.

    c) Proiektuan parte hartuko duten sustatzaileak hautatzeko prozesuaren deskribapena.

    Eskabide-orria

    Eskabideak aurkezteko epea:

    Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.

    Amaiera-data: 7 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Eskabidea deskargatu, bete eta dagokion lekuan aurkeztu, dokumentazio honekin batera:

    a) NANaren fotokopia.

    b) Errolda-ziurtagiria, edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena.

    c) Erakunde laguntzailearen ziurtagiria, eskatzaileak laguntza eta/edo tutoretzako programan parte hartzen duela egiaztatzen duena; laguntza eta/edo tutoretzako planean aurreikusitako jarduerak jasoko dira bertan.

    d) Lan-bizitzari buruzko txostena, laguntza-prozesuaren hasiera-datan eguneratuta.

    e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkatela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

    Eskabide-orria

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete eskaera egin denetik ekintzaileentzat

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Datuen alta / doakion hirugarrena
    • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    Beste tramite batzuk