Ekintzaileei bultzatzeko 2020ko laguntzen deialdia onestekoa (enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak)

[ENTA 2020 APEA 2020]

Deskribapena


Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileei enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko 2020an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea (ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK)

Aurrekontuko zuzkidura

790.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa:

  • Ekintzaileak: Enpresa-proiektu berriak abian jartzekolaguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
  • Erakunde laguntzaileek 1.000 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du).

Diru kopurua:

540.000 euro ekintzaileei laguntzak emateko

  • 297.000 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako

  • 143.000 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako

250.000 euro erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta)

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ordainketa-modua:

Erakunde laguntzaleei honela ordainduko zaizkie:

  • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean, 2020ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura laguntzeko prozesua hasten denean.

  • Bigarren ordainketa: Pertsona bakoitzeko, gainerako %50, 2021ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko

Ekintzaileei erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela:

  • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean eta bideragarritasun-plana eratu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi eta gero, 2020ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.

  • Bigarren ordainketa: Gainerako %50, 2021ko konpromiso-kredituaren kargura, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eman eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.

Eskakizunak:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
  • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
  • Bideragarritasun-plan bat izatea enpresa edo negozio berri bat abian jartzeko.

  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.

  • Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.
  • Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehaztutako aholkularitzako eta laguntzako jarduera guztietara joatea.

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza eta laguntzako prozesua amaitzen denetik zenbatzen hasita
  • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

  • Aurreko deialdietan, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

Eskakizunak:

  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan.
  • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

Betekizunak

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 347

                                                    945 181 350

                                                    945 181 340

Kodea

1102201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Erakunde laguntzaileak

Eskabideak aurkezteko epea: 2020/03/13

Amaiera-data: 2020/04/12

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

  • Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, sexuaren eta adinaren arabera. Nolanahi ere, proiektuan aurreikusi behar da emakume ekintzaileen % 40ri arreta ematea.

  • Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Esperientzia egiaztatu eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatzen dira bertan.

  • Proiektuan parte hartuko duten sustatzaileak hautatzeko prozesuaren deskribapena.

Eskabide-orria

Ekintzaileak

Eskabideak aurkezteko epea:

Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna

Amaiera-data: 7 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

  • NANaren fotokopia

  • Errolda-ziurtagiria, edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena

  • Erakunde laguntzailearen ziurtagiria, eskatzaileak laguntza eta/edo tutoretzako programan parte hartzen duela egiaztatzen duena; laguntza eta/edo tutoretzako planean aurreikusitako jarduerak jasoko dira bertan

  • Lan-bizitzari buruzko txostena, laguntza-prozesuaren hasiera-datan eguneratuta

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkatela egiaztatzen duten ziurtagiriak

Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik eskaintzaileentzat

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk