Enplegu babestuko proiektuak egiteko diru ? laguntzak: ezohiko lan merkatuan kontratazeko. Galdakao 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Berariazko Oinarri Arautzaileen 2. artikuluko b) atalean ezarritako jarduerak dira dirulaguntza jaso dezaketenak; hau da, ezohiko merkatuan egindako kontratazioetan enplegua sustatzeko ekintzak burutzea, lan-munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko helburuarekin; izan ere, aldi bateko lan-esperientzia baten bitartez bere kualifikazioa edota eskumen pertsonalak eta motibazioa indartuz. Emandako diru-laguntzek bi proiektu finantzatzeko helburua izango dute:
- 1. proiektua. «Laguntza anitzeko ekipoa»: Hiri-altzariak. 28 lan-kontratu ditu aurreikusita, gehienez 6 hilabeteko kontratazio-mugarekin eta lanaldi osoko dedikazio-araubidearekin.
- 2. proiektua: «Berdeguneen zainketa eta mantentze-lanak». 12 lan-kontratu ditu aurreikusita, gehienez 6 hilabeteko kontratazio-mugarekin eta lanaldi osoko dedikazio-araubidearekin.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/22 – 2020/08/05
ZENBATEKOA:
1. proiektua: 571.000,00 euroak
2. proiektua: 224.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan inskribatuta badaude (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean arautua), eta haiekin hitzarmen bidez adosten bada edo kontratu bidez esleitzen bazaie proiektuak gauzatzea.
ARAUDIA: