Diru-laguntza Zuiako txikizkako merkataritzari, ostalaritzari, jatetxeei, autonomoei enpresei eta sozietateei. Zuia 2020

Deskribapena


Xedea

Eragileen enpresa-jarduera edo jarduera ekonomikoa gutxitu edo bertan behera uzteak ekarritako inpaktu ekonomikoa arintzea, eta udalerriko jarduera ekonomikoa bultzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/23 – 2020/08/14

ZENBATEKOA: 410.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako merkatariak, ostalaritza- edo sukaldaritza-establezimenduak, autonomoak, enpresak eta sozietateak, beren forma juridikoa edozein delarik ere, beren jarduera Zuian egiten dutenak, eta egoitza fiskala Zuian edo beste udalerri batean dutenak, beti ere erakunde edo norbanako eskatzailearen salmenta- edo zerbitzu-gune bakarra (lan-jardueretarako zentro bakarra) Zuiako udalerrian badago.

ARAUDIA:

2020ko ekainaren 11ko akordioaren laburpena. Horren bidez, diru-laguntza deialdia argitaratzen da, Zuiako txikizkako merkataritzari, ostalaritzari, jatetxeei, autonomoei enpresei eta sozietateei zuzenduta