COVID-19k eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko laguntzak. Barrika 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da COVID19ren ondorioak leuntzeko hainbat neurri ekonomiko onartzea. Izan ere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu zuen COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko; eta, horren ondorioz, itxi edo geldiarazi egin zen jarduera orokorra. Horiek horrela, neurri ekonomiko horien bidez, laguntza eman nahi da Barrikako udalerriko merkataritzaren, ETEen eta autonomoen egoera ekonomikoa arintzeko.

Laguntza hauek ekonomikoak dira, eta horien hartzaileak izango dira Barrikako txikizkako merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduera itxi behar izan badute, eta onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/25 – 2020/07/08

ZENBATEKOA: 5.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradunak izango dira Barrikan jarduera egiten duten titularrak, pertsona fisikoak edo juridikoak eta mikroenpresak (gehienez ere 10 langile dituztenak, baldin eta urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak ez badu 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen)

ARAUDIA:

COVID-19k Barrikako udalerrian eragindako krisiaren inpaktu ekonomikoa leuntzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak.