COVID-19k eragindako krisi ekonomikoaren eragina gutxitzeko laguntzak. Muskiz 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza horien helburua da jarduera eten edo jardueraren funtzionamendua murriztu egin behar izan duten pertsonei eta negozioei laguntzea jarduerari berrekin eta eutsi ahal izan diezaioten osasun-krisiagatik hartutako neurriak amaitu ondoren, era horretara jardueran eragiten duten aldizkako kostu finko jakin batzuk arinduz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/02 – 2020/07/01

ZENBATEKOA: 800.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Muskizen txikizkako, ostalaritzako eta antzeko merkataritza-jarduerak egiten dituzten eta alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsona fisikoak edo juridikoak.

ARAUDIA:

Muskizko autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikietarako ohiz kanpoko laguntzen aparteko deialdia, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren inpaktua txikiagotze aldera.