COVID-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak. Antzuola 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioel aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/08 – 2020/12/22

ZENBATEKOA: 15.875,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, balta enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte, txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren eta bestelako zerbitzuen sektoreetan badaude eta Antzuolan alta emanda. Urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

COVID-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.