COVID-19ak sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia turismoaren sektoreko ETE eta autonomoentzat. Araba 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei lagun-tzea, norgehiagoka prozedura bidez dirulaguntzak emanez, osasun krisiarekin eraginez egin beharreko inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/23 – 2020/09/04

ZENBATEKOA: 80.000,00  euroak

ONURADUNAK:

  • Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa, betiere sozietate egoitza eta zerga egoitza Araban badute.

  • Turismoa sustatzeko jarduera egiten duten eta zerga egoitza Arabako lurralde historikoan daukaten autonomoak.

INFORMAZIO:

Arabako Foru Aldundia