COVID-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzak. 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da Balmasedako merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-sektoreari laguntza ekonomikoak ematea, baldin eta ezohiko prestazioa onetsita badute COVID-19aren ondorioz jarduera eteteagatik edo fakturazioak behera egin badu gutxienez %30ean COVID-19aren ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/15 – 2020/05/28

ZENBATEKOA: 250.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona edo erakunde horiek onetsita eduki beharko dute COVID-19aren ondoriozko jarduera-eteteagatiko ezohiko prestazioa, bai haien jarduera eten bada 463/2020 ED aplikatzeagatik edo bai prestazioaren eskaeraren aurreko hilabetean fakturazioak gutxienez %75ean behera egin badu 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko seihilekoaren hileroko batezbestekoaren aldean.

ARAUDIA:

COVID-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzen oinarriak.