Covid-19 koronabirusari bilakaerak eragindako galerak arintzeko laguntzak. Zizurkil 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19ari aurre egitekohartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Zizurkilgo uda-lerriko txikizkako merkataritzako eta ostalaritza establezimenduen eta empresa txikien jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/02 – 2020/06/16

ZENBATEKOA: 50.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan alarma-egoerak eragindako Erabateko-etetearen edo Etete Partzialaren eraginpean dauden pertsonak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira. Onuradunek, betiere, kolektibo hauetakoren batekoak izan behar dute:

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoetako eta sozietate-zibiletako kideak, beti ere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
  • Bederatzi (9) langile baino gehiago ez dituzten empresa txikiak

ARAUDIA:

Covid-19 koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren txikizkako merkataritzako eta ostalaritza establezimenduen eta enpresa txikien jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzeko udal dirulaguntzak emateko premiazkodeialdia.

 

Bederatzi (9) langile baino gehiago ez dituzten empresa txikiak