Covid-19 egoerari aurre egiteko tokiko merkataritzaeta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritze kodiru-laguntzak. Ibarra 2020

Deskribapena


Xedea

Honako helburuak dauzkaten dirulaguntzak emateko: Ibarrako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera.

Dirulaguntzaren xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19aren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/21 – 2020/12/10

ZENBATEKOA: 18.568,00 euroak

ONURADUNAK:

Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

COVID-19 egoerari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia.