Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko bekak

[Bizkaiko FA diru laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Oinarrizko informazioa – deialdiaren izena

Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko bekak

Deskribapena

Bizkaiko Foru Aldundiak unibertsitateko gradu-titulua edo, batez ere, Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan edo Soziologian lizentziaduna duten pertsonei Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko bekak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onartu ditu.

Helburua

Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken deialdia egitea, unibertsitateko gradua edo lizentziatura dutenentzako, batez ere Ekonomiako, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako edo Soziologiako gradua edo lizentziatura dutenentzako. Ikasketa horiek Brujaseko Europa ikastetxean (Belgika) edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egin ahal izango dira.

Proposamenak egiteko gehienezko epea

2020ko martzoaren 13a

Diru kopurua

Beka bakoitzerako —Brujasko Europa ikastetxerako eman litekeena izan ezik— 12.000 euro gordin emango dira, bidaia, ostatu eta egonaldi gastuak ordaintzeko zein tasa akademikoak, izen-emateko tasak eta matrikulen tasak ordaintzeko ere. Brujasko Europa ikastetxerako eman litekeen bekaren diru-izendapena —Aldundiak konkordatu bat sinatu zuen eliteko zentro horrekin, zentrorako sarbidea ahalbidetzen duena— 25.000 euro izango da; Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean 25.000 euro ordainduko lizkioke Europa Ikastetxeari, matrikula eta ostatua ordaintzeko. Ordainketa 2020ko ekitaldian egingo da, helburuko unibertsitatearen onarpena egiaztatu ondoren.

Deialdiari buruzko informazio web orria

Aurrekontuko zuzkidura

12.000?-25.000?

Kontaktu-informazioa


Kodea

2607022020

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk