Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatzeko diru-laguntzak. 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatu eta bultzatzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/26 – 2020/06/25
ZENBATEKOA: 700.000,00 euroak
ONURADUNAK:
- I. eranskinean jasota dauden irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak, baldin eta foru dekretu honetan jasotako jarduketa-lerroetan sar daitezkeen jarduera turistikoak egiten badituzte, nahiz eta estatutuetan turismo-kudeaketa jarduera nagusia ez izan.
- I. eranskinean udal arloko turismo-kudeaketarako entitatetzat jotako Bizkaiko udalak, goian adierazitako elkarteetako ezeinetan sartuta ez badaude gaur egun; Bilbo-Bizkaian helmugan turismoa garatzeko egitura dute guztiek.
ARAUDIA: