2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatzeko, garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak

[LEADER laguntzak 2020]

Deskribapena


Xedea

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen).

Laguntza lerro hauek dira:

1. Ekintzailetzarako laguntzak

2. Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak

3. Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

4. LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

5. Etxebizitzarako laguntzak

Leader landa-udalerrien zerrenda

Nori dago zuzenduta


Ekintzailetzarako laguntzen onuradunak - LEADER Programa

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute.

b) Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Enpresa berri bat sortzeko konpromisoa hartzen duten pertsona fisikoak.

Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzen onuradunak - Programa LEADER

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira –forma juridikoa sozietate zibila bada salbu–, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Besteren kontura kontratatzeko laguntzen onuradunak - LEADER programa

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira –forma juridikoa sozietate zibila bada salbu–, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Leader herrietako oinarrizko zerbitzuen azpiegiturak egin eta berritzeko inbertsioei laguntzen onuradunak - LEADER programa

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen (apirilaren 7ko 2/2016) 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:

- Udalerria.

- Kontzejuak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko bestelako erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidean gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

- Udal-mankomunitateak.

- Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

- Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, apirilaren 7ko 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

b) Tokiko sektore publiko instituzionala: tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoa duten merkataritza-sozietateak.

c) Landa Garapeneko Elkarteak (LGE), toki-erakundeek Leader eremu baten aldeko proiektua martxan jartzea haien esku uzten dutenean edo agintzen dietenean.

Etxebizitzarako laguntzen onuradunak - LEADER programa

1. Etxebizitza berriko laguntzen onuradun izan daitezke honako erakunde hauek:

a) 40. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala Leader eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) Jarduera nagusia nekazaritza duten pertsonak, Leader eremuan erroldatuta daudenak.

2. Hauek izan daitezke birgaitzeko laguntzen onuradunak:

a) 40. oinarrian aipatutako toki-erakundeak, egoitza soziala Leader eremuan badute.

b) Kooperatibak edo beste forma kolektibo batzuk, egoitza LEADER eremuan dutenak eta udalak sustatutakoak, horietako kideak etxebizitzaren azken jabeak badira eta neurri honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

c) Leader eremuan erroldatutako pertsona fisikoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


1. Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Idazkaritza Teknikoa:: Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

2. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Eskabidea


Europar Batzordeak eskatzen duen LEADER laguntzen pizgarrien efektua bermatzearren eta landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINET-en aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

Hala ere, kontuan izan behar da eskaera egiteko epea eta deialdiaren gainerako beste zehaztasunak, aurkeztu beharreko agiriak, eskaera ofizialaren datuak eta eskaera egiteko jarraibideak barne, ezarriko dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduan. Agindu horrek iragarriko ditu LEADER laguntzak 2019ko ekitaldirako Beraz, aurretiko fase honetan ez dago agiri gehigarririk zertan aurkeztu.

Ohar garrantzitsua: Eskatu daitekeen gastuaren zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza izan beharko ditu gutxienez, betiere obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik eskatuta.

Behin LEADER diru laguntzen 2020ko deialdia argitaratuta, hiru eskaintza horiek aurkeztu beharko dira eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera. Argi geratu behar da eskaintzak onartzeko benetakoak eta hornitzaile erreal eta independenteek egindakoak izan behar direla. Halaber, konparagarriak izateko, eskaintzak behar bezala zehaztuta egon behar dira eta elementu berberak sartuta izan behar dituzte.

Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektua burutzeko luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea

Beste tramite batzuk