Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2019)

[BOZI]

Deskribapena


Xedea

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2019rako deitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

930.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ematean, lehenengo ordainketa egingo da; emandako diru-laguntza guztiaren %45a. Ondoren, diruz lagundutako proiektuko jarduera guztiak amaitu eta, 2 hilabeteko epe maximoaren barruan, azken txostena jasotzean, diru-laguntzaren beste %55a ordainduko da. Halaxe xedatu baita 118/2019 Dekretuko 18.1.b) artikuluan.

Bigarren ordainketaren % 50 kontura ordain daiteke, erakunde onuradunak horretarako eskaera egiten badu. Horrelakoetan, garatutako jardueraren tarteko txostena egin beharko du erakunde onuradunak, genero-ikuspegitik landua. Txosten horretan, proiektuaren ordura arteko garapenari buruzko informazioa eman beharko da, bai eta gastuen egiaztagiriak aurkeztu ere.

Konturako ordainketa ezin izango da eskatu harik eta diruz lagundutako jardueraren bi herenak gutxienez garatu arte.

 

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Honako hauek izan daitezke dekretu honetan ezarritako laguntzen erakunde onuradunak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan legez eratu badira:
a) Udalak.
b) Toki eta Eskualdeko Garapen agentziak, betiere nortasun juridiko independentea badute.
c) Udal-sozietateak, beraien gizarte-helburuen artean prestakuntza dutenak.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateak, 4.2.c) artikuluan jasotako esperimentatze proiektuetarako bakarrik.
e) Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Fundazioen Erregistroan erroldaturiko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak garatzen dituztenak (herritarren parte-hartzea bultzatzen dituzten jarduketak, bereziki), eta haien helburuen artean prestakuntza dutenak.
f) Lanbide Heziketako edota Helduentzako Heziketako Ikastetxe pribatu baimendunak.
g) Merkataritzako edo gizarte-ekonomiako sozietateak, beraien helburuen artean prestakuntza dutenak.

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntza-itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2.g) artikuluaren arabera.

  • Laguntza hauen onuradun izateko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina) 50.5 eta 50.6 artikuluetan, eta, orokorrean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0051207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk