Produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bekak. 2019ko deialdia (bekaren epealdia 2020-2022).

[bekak-eustat]

Deskribapena


Xedea

Produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi bekak ematea.

Bekadunek prestakuntza jasoko dute metodo bayesiarren bidezko guztizko errorea zenbatesteko metodologia estatistika-matematikoan, eta askotariko egozpen metodoen bidezko aldagai kuantitatiboak zenbatesteko. Metodologiok erlazio zuzenean daude 2019-2022 Euskal Estatistika Planeko aurreproiektuko I+G eragiketekin.

Aurrekontuko zuzkidura

64.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Beka bakoitzean urtean hamabost mila (15.000) euro emango dira, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak barne.

Diru zuzkidura horrez gain, Eustatek bekadun bakoitzak bere proiektuaren gaiarekin zerikusia dutelako egiten dituen ikastaroak eta joaten den kongresuetako prestakuntza, dieta eta bidaien gastuak ere ordainduko ditu; gehienez 2.000 euro bekadun bakoitzeko, bekaldi osoan, eta, betiere, Eustateko Zuzendaritzak gastu horiek onetsi baditu eta bekadunak egin direlako frogagiriak aurkezten baditu.

Ordainketa-modua:

Hilero mila berrehun eta berrogeita hamar (1.250) euro gordin ordainduko dira, VII.3 puntuan aipatutako txostena aurkeztu eta gero Ordainketak indarreko zerga arauek finkatzen dituzten atxikipenen mende egongo dira.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Diru-laguntza eta laguntza publikoak galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, barne direlarik sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak.

  • Eduki bereko edo antzekoko beste bekarik eduki ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik ordainduta.

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak | Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-auzotartasuna izatea, beka-deialdia egin baino lehenagotik.
  • Eskatutako unibertsitate-titulua izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundea > EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearen Zuzendaritza Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundea > EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearen Zuzendaritza Orokorra

Kontaktu-informazioa


EUSTAT-en telefonoak:

  • 945-017500
  • 945-017541

Posta elektronikoa:

Kodea

0032604

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Ebazten duen erakundea

Ebazpena Euskal Estatistika Erakundeko (EUSTAT) Zuzendaritza Nagusiak emango du. Hautaketa Epaimahaiak proposatuta. Epaimahaia honako hauek osatzen dute::
  • Lehendakaria: Cristina Prado Valle, Eustateko Koordinazio Teknikoko eta Zabalkundeko zuzendariordea.
  • Batzordekideak:
    • Mariví García Olea, Produkzio eta Analisi estatistikoko zuzendariordea.
    • Marina Ayestarán Arregi, Eustateko Estatistika eta Matematika Metodologiako, Berrikuntzako eta I+G Metodologiako arduraduna.
    • Eustateko teknikari bat, Eustateko zuzendari nagusiak izendatua. Elena Goni Rementeria
  • Idazkaria:
    • Eustateko teknikari bat, Eustateko zuzendari nagusiak izendatua. Arantza Barrenetxea Arruti.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk