Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak (2017)

[literatura_itzulpenak]

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen xedea da ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzeko prozedura finkatzea:

- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.

- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

2016ko urriaren 24ko ebazpena eman zenetik 2018ko abenduaren 30a bitartean argitaratu diren edo argitaratuko diren itzulpenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, bere lanbide edo xedeen artean argitalpen- eta itzulpen-lanak dituena.
    • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitan jarduerarekin zerikusi zuzena duen epigrafean, dagokion herrialdean beharrezkoa balitz. Salbuespen gisa, baldintza hori ez dute bete beharko itzultzaileek, beraiek idatzitako lanaren itzulpena egingo badute.
    • Laguntzaren eskaera egin duena itzultzailea edo editorea den kasuan, derrigorrezkoa izango da liburua argitara emango duen argitaletxearekin bi aldeek izenpetutako kontratua aurkeztea. Eskatzailea argitaletxea den kasuan, itzultzaileak eta argitaletxeak izenpetutako kontratua aurkeztu beharko da.
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzaren ebazpena argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.
  • Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea eta diruz lagundutako itzulpena 2018ko abenduaren 30a baino lehen argitaratuko dela bermatzea
  • Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru laguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.
  • Itzulpen lana argitara ematen den euskarrian eta zabalkundea edo aurkezpena egiterakoan EEIren logoa jartzea (EEIren webgunean egongo dena eskuragai) eta bi kasuetan zehatz adieraztea itzulpenerako diru laguntza jaso duela, honako esaldiaren bidez: Liburu honen itzulpenak Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza izan du. La traducción de este libro ha sido subvencionada por el Instituto Vasco Etxepare, edo dagokion hizkuntzako itzulpena.
  • Diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz jakinaraziko dio EEIri edo «Nire kudeaketak» helbidearen bitartez izapide elektronikoaren kasuan. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.
  • Onuradunak diruz lagundutako proiektuarekin lotutako irudi eta materiala erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
  • Itzuli nahi den liburu edo testua Word formatuko euskarri informatikoan.
  • Itzulitako lagina: 15.000 karakterekoa (zuriunerik gabe zenbatuta), euskarri informatikoan.
  • Itzultzailearen curriculuma eta argitaletxearen azken katalogoa.
  • Liburua itzultzeko eta argitaratzeko egile-eskubideen baimena edo ziurtagiria.
  • Itzulpena egiteko kontratua, bi aldeek sinatuta. Kontratuak ordainduko den zenbatekoa adie¬razi beharko du.
  • Jatorrizko lana gaztelaniazkoa bada, egilearen errolda-agiria
  • Argitaletxearen konpromisoa: Deialdia arautzen duen Ebazpena betez itzulpena 2018ko abenduaren 30a baino lehen argitaratuko dela eta argitalpenean emandako diru laguntza aitortuko dela bermatzeko, ezinbestekoa da argitaletxeak izenpetutako konpromisoa aurkeztea. Hori dela eta, aurkeztu ondorengo dokumentua behar bezala bete eta sinatuta.
Aurrekontuko zuzkidura
39.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da prozedura honi jarraituz:

% 75 onartutzat ematen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

% 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Bi hilabeteko epea izango da justifikazioa egiteko, argitalpena kaleratzen denetik hasita. 2018ko abenduan kaleratutakoen kasuan, hilabetekoa izango da epe hori.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean argitaratuko da ebazpena. Epe hori argitaratu gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    Kizkitza Galartza

    k-galartza@etxepare.eus

    Telefonoa: 943023409

    Jendaurreko arreta:

    • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.
    • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

    Telefono bidezko arreta:

    • Ordutegia: 10:00-14:00

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea
    1032402