Interlehian 2017: Nazioarteko lizitazioetan parte-hartzen laguntzeko programa.
[Interlehian 2017]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal enpresek 2017 urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan eta horien aurretiko interes-adierazpenetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000,00 €Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Prozedura ireki baten esparruan emango dira laguntzak, harik eta ezarritako aurrekontua agortzen den arte. Ordenari jarraituz egingo da hori, espedienteak osatzen diren uneari erreparatuta.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:
- Interes-adierazpenak aurkezteko laguntzetan sar daitezkeen gastuak hauek dira:
- Pleguen lorpena, edo inskripzioa.
- Interes-adierazpenen analisia eta prestakuntza.
- Barne-gastuak, hau da, erakunde eskatzaileko langileek emandako denboraren soldata-kostuak.
- Kanpo-aholkularitzaren gastuak, kasuko proiektuaren identifikazioari eta interes-adierazpenaren edo proposamenaren prestakuntzari lotutakoak.
- Itzulpenak, euskaratik / gaztelaniatik dokumentazioa aurkezteko hizkuntzara egindakoak.
- Eskaintza-lekurako bidaiak.
- Eskaintza-lekuan egindako egonaldiak.
- Behin-behineko bulegoa alokatzea eskaintza-lekuan (ez dira sartuko funtzionamendu-gastuak, hala nola telefonoa, ura, argindarra eta antzekoak).
- Produktua xedeko merkatuan erregistratzea.
- Jabetza industriala.
- Homologazioak.
- Ziurtagiriak.
- Lizitazio publikoetarako proposamenak aurkezteko laguntzetan sar daitezkeen gastuak hauek dira:
- Baldintza-pleguak eskuratzea, haiek eskuratzeko bidaia barnean izanik.
- Eskaintza aztertu eta prestatzea.
- Barne-gastuak, hau da, erakunde eskatzaileko langileek emandako denboraren soldata-kostuak.
- Kanpo-aholkularitzaren gastuak, proposamenaren prestakuntzari lotutakoak.
- Itzulpenak, euskaratik / gaztelaniatik dokumentazioa aurkezteko hizkuntzara egindakoak.
- Eskaintza-lekurako bidaiak.
- Eskaintza-lekuan egindako egonaldiak.
- Behin-behineko bulegoa alokatzea eskaintza-lekuan (ez dira sartuko funtzionamendu-gastuak, hala nola telefonoa, ura, argindarra eta antzekoak).
- Produktua xedeko merkatuan erregistratzea.
- Jabetza industriala.
- Homologazioak.
- Ziurtagiriak.
- Berariaz utziko dira laguntzatik kanpo prezio publikoen bidezko zerbitzuei edo ordaindutako jarduerei dagozkien gastuak.
- Onartutako gastuen % 50erainoko laguntzak eman daitezke eta, gehien jota, proiektu bakoitzak 20.000,00 euro jaso dezake interes-adierazpenetarako, eta 50.000,00 euro, lizitaziora aurkeztutako proposamenetarako, banakako modalitatean. Enpresen aldi baterako elkarteen kasuan, egoitza autonomia-erkidego honetan duten enpresek proiektuan duten partaidetzaren zenbatekoarekin lotuko dira muga horiek.
Nori dago zuzenduta
Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak arautzen duenari erreparatuta zehaztuko da ETE kontzeptuaren definizioa.
Betekizunak
-
Baldintzak
Orokorrak:
- Enpresek EAEn kokatuak egon beharko dute……O QUE TENGAN UNA INSTALACIÓN PRODUCTIVA EN LA CAPV.
- Aurkeztu diren lizitazioan esleipendun ez gertatzea, interesezko adierazpenetan izan ezik.
- Plangintza estrategikoa izan.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon.
- Herri-administrazioekiko loturarik ez izatea, eta administrazio instituzionaleko erakundeak ez izatea.
- Ez dira diruz lagunduko zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakundeak, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean dauden erakundeak ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak jaso dituztenak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetan seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Beste instituzio publiko edo pribatuei proiektu berarentzat eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzak Nazioartekotze Zuzendaritzari berri ematea.
- Minimis arauak betetzea, eta aurreko bi urte fiskaletan jasotako laguntza publikoak zehaztu.
- Lizitazio-iragarkiaren kopia, proiektuaren memoria xehea eta aurreikusitako gastuen aurrekontu xehea aurkeztu.
Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainenak:
- Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izatea. (Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak arautzen duenari erreparatuta zehaztuko da ETE kontzeptuaren definizioa)
PYMEak ez direnenak edo enpresa-elkarteenak:
- Proiektuak traktore-lan handia egin behar du EAEko enpresa txiki eta ertainentzat.
- Enpresaburuen elkartearen izenean Ordezkari edo Ahaldun bakar bat izendatu.
- Adierazi elkartea osatzen dutenen izenak, inguruabarrak eta parte-hartzea, ekintzei eta aurrekontuari dagokienez.
- Elkartearen kideen erdiak baino gehiago mikropenpresa edo enpresa txiki edo ertainak izango dira.
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen enpresak aurkeztu behar du diru-laguntzaren eskaera. Elkarteko liderra izan behar du enpresa horrek, eta hura izango da Administrazioarekiko solaskidea eta harremanetarako kontaktua, proiektuaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko.
- Modalitate horretan aurkezten diren proiektuek izaera horrekin aurkezten direla adierazi behar dute enpresa liderrak aurkeztuko duen eskaeran; gainera, enpresa lider horrek eta elkartean parte hartzen duten gainerako erakundeek izenpetu behar dute hura. Elkartean parte hartzen duen erakunde bakoitzari dagozkion jarduerak eta aurrekontuak adierazi behar dira.
Enpresa Handienak:
- 1 Emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan xedatutakoa bete behar du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikoari buruzko kontsulta teknikoak
Tel.: 012 / 945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 69 / 945 01 99 29
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1026303Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak