Gauzatu Industria programa 2017
[Gauzatu Industria 2017]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortzen duten aktiboetan inbertsioak egiteagatik ematen direnak.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen.
- DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
Laguntza mota
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak. Gehienez ere, 150.000 euroko laguntza emango da sortutako enplegu bakoitzeko, eta inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
- Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek:
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa txikientzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35eko aurrerakin itzulgarriak.
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa ertainentzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile txikientzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile ertainentzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25eko aurrerakin itzulgarriak.

Nori dago zuzenduta
Enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak.
- Industria-taldeak, baldin eta eskaera aurkeztu duen enpresak % 100eko akzio-partaidetza badu taldeko gainerako enpresetan.
Enpresa baztertuak
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak ere.
- Era berean, laguntza hauetatik kanpo geratuko dira, EBri zer edo zer zor izanik, aurrerakin itzulgarriak itzultzeko agindu bati –emateko dagoenari– loturik daudenak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki duelako laguntza bat legez kanpokoa edo barne-merkatuarekin bateraezina dela. Krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (2014/07/31ko 2014/C 249/01).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2017ko uztailaren 14(e)ko 15:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza, plan industrial, ekonomiko-finantzario eta laborala eta hura gauzatzeko epeak biltzen dituena. Era berean, enpresa oinarri teknologikokoa edo berritzailea dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
- Eratze-eskrituraren kopia (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartelarena, eta pertsona eskatzailearen ahalordearena, salbu eta agiri horiek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada.
- Urteko kontuen eta dokumentazio osagarriaren kopiak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, sozietateen gaineko zergaren azken bi aitorpenak edo –hala badagokio– pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken bi aitorpenak.
- Enpresako plantillaren eboluzioari buruzko memoria –urteka zehaztua eta sexua, kategoria eta kontratu-motaren arabera banandua– eta deialdia hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetako TC1ak eta TC2ak.
- Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela dioten agiriak, baita datu hauek ere: enpresako eta –hala gertatuz gero– harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak.
- Alderdi hauek egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena (ikuskatze-fasean egiaztatu ahal izango dira):
- Enpresa eskatzaileak laguntza-deialdiaren Agindu honen artikuluetan adierazitako betekizunak betetzen dituela.
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Ez zaiela laguntzarik eskatu, inbertsio berbererako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei, eta haiengandik ez dela halakorik jaso.
- Enpresa eskatzaileak ez du diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez dauka horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi zen eta oraindik tramitatzen dagoen itzulketa- edo zigor-prozeduraren batean sartuta.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria.
Laguntza eskatzen duen enpresak gezurrezko daturen bat jartzen badu aipatu zinpeko aitorpenean, zehapen administratiboak eta penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zehapen-araubideari jarraituz.
Nolanahi ere, Sociedad para la Trasformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak (SPRI) beharrezkotzat jotzen badu, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio laguntza eskatzen duen enpresari, aurkeztutako inbertsioak behar bezala ulertu eta ebaluatu ahal izateko; eta arau honetan aurreikusten ez denaren arloan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatu beharko da.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak.
- Industria-taldeak, baldin eta eskaera aurkeztu duen enpresak % 100eko akzio-partaidetza badu taldeko gainerako enpresetan.
Enpresa baztertuak
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak ere.
- Era berean, laguntza hauetatik kanpo geratuko dira, EBri zer edo zer zor izanik, aurrerakin itzulgarriak itzultzeko agindu bati –emateko dagoenari– loturik daudenak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki duelako laguntza bat legez kanpokoa edo barne-merkatuarekin bateraezina dela. Krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (2014/07/31ko 2014/C 249/01).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak