2017. Urtean antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak

[birak_denboraldiak]

LABURPENA
Xedea

2017. Urtean euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Ebazpen honen ondorioetarako, hurrengoa joko da euskararen eremu geografikotzat:  Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Iparraldeko Euskal Elkargoa.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere bai. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Profesional gisa aritzea antzerkigintzan.
    • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, antzerkiaren jarduerari dagokion epigrafean.
    • Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru-laguntza hauek, ezta nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek ere.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
    Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
    Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
    Minimis erregimenari atxikitako bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak eta minimis diru-laguntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Aurkezten den proiektua ekonomikoki bideragarria izango da. Bideragarritasun hori gastu eta diru-sarreren aurrekontu orekatu baten bitartez egiaztatuko da.
  • Eskaera onartua izateko, dagokion jaialdi, feria edo antzokiaren kontratua, gonbidapena edo ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak diruz-lagunduko dira.
  • Antzerki-bira: emanaldi bat egitea biratzat hartuko da. Hiru baldintza hauetako bat bete beharko du: Informazio xehatua

    a) Zerrendan (PDF, 234 KB) aitatzen diren jaialdi edo azoketan parte hartzea.

    Zerrenda horretatik kanpoko jaialdi edo azoketan parte hartzeko proposamenak ere aztertuko dira, betiere profesionalak badira. Arte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa.

    b)-Euskararen eremu geografikotik kanpo arte eszenikoen alorrean programazio egonkorra duten antzokietan aritzea: Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak.

    Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko.

    Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua.

    c) Eusko Jaurlaritzak zuzenki edo zeharka babestutako honako erakustaldi-plataforma hauetako batean parte hartu izanaren ondorioz sortutakoa izatea: Leioako Antzerki Azoka, Donostiako Antzerki Azoka, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, Tarregako Antzerki Azokako Euskal Teatroa espazioa, Valladolideko Antzerki eta Kale Artearen Nazioarteko Jaialdiko Kaleartean programa edo Lleidako Txotxongiloen Azoka.

  • Antzerki-denboraldia: Informazio xehatua

    Antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

    Antzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.

    Ez da diru-laguntzarik emango eskola-emanaldietarako.

  • Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako: Informazio xehatua

    a) Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.

    b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldietarako, dantzaldiak barne.

    c) Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

Aurrekontuko zuzkidura
135.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina eskatzaile bakoitzak jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

1.– Distantziaren arabera, honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

– 5.000 km-ra arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten den herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web-orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net

2.- Gehienezko zenbatekoa antzerki-denboraldi bakoitzeko zortzi mila (8.000) eurokoa izango da.

3.- Euskal konpainia eta kanpokoen arteko koprodukzioetan, gehienezko diru laguntza kopuru hauek murriztuko dira, euskal konpainiak koprodukzio horretan duen ehunekoa aplikatuta. Salbuespenez, hiru baldintza hauetatik bi betetzen direnean, ez da murrizketa hau aplikatuko:

  • a) Zuzendaria euskal herritarra izatea;
  • b) Aktoreen herena baino gehiago euskal herritarra izatea;
  • c) Jatorrizko testua ala moldaketa egile euskaldun batena izatea.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak eta zenbatekoak.

1.- Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere diruz lagunduko dira.

2.- Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogeita bi (42) euro dietarako. Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogeita hiru (63) euro dietetarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parking-a. Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parking-a. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parking-a.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75aren ordainketa 17. artikuluan aipatutako epea igaro ondoren egingo da.
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa behar bezala burutu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzaren iragarki taula elektronikoan argitaratuko dira, Administazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 45 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Berrikusteko errekurtso berezia

    Zer egintzen aurka jartzen da?

    Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:

    1. Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
    2. Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
    3. Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
    4. Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.

    Zer organotan jartzen da?

    Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.

    Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.

    Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?

    Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    Alex Aginagalde

    Jendaurreko arreta:

    • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.
    • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

    Telefono bidezko arreta:

    • Odutegia: 10:00-14:00

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea
    1032502