Euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia.

[KHD]

Deskribapena


Xedea

35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian, bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan, kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.525.000 € (1.220.000€ -2016) y (305.000 € -2017)
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango dira gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratuak, baldin eta EAEn finkatutako enpresek Espainiatik kanpo dituzten lantokietako lanpostuak betetzeko badira, eta kontratua hasten den egunean 35 urte edo gehiago dituzten pertsona langabeak kontratatzen badira.

Gehienez 12 hilabeteko aldia lagunduko da diruz, eta, edonola ere, 2017ko urriaren 31n amaituko da tarte hori.

Egiten diren kontratuen kopuruaren araberakoa izango da diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa. Honako zenbateko hauek batuz kalkulatuko da  kontratu bakoitzarengatik diruz lagunduko den zenbatekoa:

a)     Soldata-kostua eta Gizarte Segurantzakoa, kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetakoak, eta, edonola ere, 2017ko urriaren 31ra artekoak.

Kontratatuko den pertsonaren adinaren arabera zehaztuko da kontzeptu honegatik diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, urtean, lan-kontratu bakoitzagatik, honela:

35 eta 44 urteen artean: 40.500 euro.

45 urtetik gorakoak, 45.000 euro.

Kontratu bakoitzari dagokion diruz laguntzeko aldia urtebete baino laburragoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren arabera doituko da.

Halaber, kontzeptu honen ondoriozko diru-laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu egindako kontratu bakoitzagatik benetan sortu eta ordaindu den kostua, kontratatu bakoitzaren soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak kontuan hartuta. Gainditzen badu, kostu errealeraino murriztuko da diru-laguntza.

Ondorio horietarako, soldata-kostutzat eta Gizarte Segurantzakotzat hartuko dira sektorearen hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan ezarritako edo itundutako ordainsari gordinei dagozkienak; honako hauek sartzen dira: oinarrizko soldata, jardueraren ondoriozko osagarriak (jakintza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...), aparteko ordainsariak, mozkinetan parte hartzea, produkziorako pizgarriak, aparteko orduak eta toki zehatz batean lan egitearen ondoriozko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren kargurako gizarte-segurantza eta langilearen kargurako gizarte-kotizazioak eta zergak ere.

Besteak beste, honako hauek ez dira soldata-kostutzat hartuko: gauzazko prestazioak, bidaia-, ostatu- eta mantenu-dietak, eta enpresaren «gizarte-ekintzaren» parte diren gastuak eta gainerako aparteko soldata-hartukizunak.

b)    Diruz lagundutako kontratazio bakoitzaren soldata-kostuen eta gizarte-segurantzakoen % 2, enpresa onuradunak aseguru bat kontratatzetik eratorritako gastuak finantzatzeko. Aseguru horrek, gutxienez, estaldura hauek jasoko ditu: bidaia, mediku-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitaleratzea eta aberriratzea. Aseguru horrek kanpoan eginiko egonaldi osoa estaliko du.

c)     Diruz lagundutako kontratazio bakoitzaren soldata-kostuen eta gizarte-segurantzakoen gaineko beste % 2 gehiago, dagokion bisa edo administrazio-baimena lortzeko gastuak finantzatzeko, lan egingo den herrialdean bisa edo administrazio-baimen horiek behar badira.

Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten pertsonen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideak, ondorengoak eta bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten gainerako senideak kontratatzeko, ez eta administrazio-organoetako kide horiek kontratatzeko ere.

Laguntzak minimis erregimenera lotuta daude Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013/EE Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. enpresa bati minimis erregimenean emandako laguntza batek guztira ez ditu 200.000 euroak gaindituko hiru zerga-ekitaldi jarraitutan.

Aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ordena berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, laguntzak finantzatzeko funtsak agortu arte.

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa batean emango da onartutako diru-laguntzaren % 80, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak izenpetutakoan, eta gainerako % 20 edo justifikaziotik ateratzen den kopurua bigarren ordainketa batean emango da diruz lagundutako denbora-tartea amaitu eta diruz lagundutako jarduerak egiaztatutakoan.

Nori dago zuzenduta


  • Enpresak Informazio xehatua

    Enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, baldin eta kanpoan lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde bereko beste enpresa batzuk badituzte, edo baldin eta kanpoan kokaturiko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak badituzte, edo baldin eta kanpoan ezartzeko prozesuetan badaude, hala dela behar bezala egiaztatuz gero.

    Eskakizunak:
    • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.
    • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEn egotea.
    • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 baino gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
    • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
    • Kontratatu behar den postuan aurreko urtean zehar eta diruz lagunduko den aldian zehar enplegurik suntsitu ez dela egiaztatzea.
    • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat praktikaldiko kontratuarekin kontratatzeko asmoa dutela, eta zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraztea.
    • Europar Batasuneko Komisioan erabakitako, legez aurkako edo merkatu erkidean ez onartutako diru laguntza baten berrezkuratze agindu bati lotuta ez egotea.
    • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.
    • Aurreko ekitaldientan jasotako minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
    • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
    • Empresaren langileen plantiallaren informazioa eta empresak Berditasun Plana ere badauka.
  • Betekizunak

    • Pertsonen betekisunak:

      • 35 urte edo gehiago dituzten pertsonak.
      • EAEn bizitzea.
      • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
      • Lana egoki egiteko enpresak eskaturiko titulazio akademikoa eta/edo kualifikazio profesionala edukitzea.
      • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea lana egokia egiteko.

    • Kontratuen ezaugarriak:

        • Diruz lagundutako kontratuek euskal enpresa baten kanpoko lantokian gutxienez sei hilabetean aritzea bermatuko dute.

        • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademikoarekin edo/eta kualifikazio profesionalarekin bat datozen lanpostuak betetzeko izango dira kontratuak.
        • Kontratatutako pertsonak ezin izango du azken 12 hilabeteetan inongo lan-harremanik izan enpresa kontratatzailearekin.
        • Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz aipatu beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua edo/eta kualifikazio profesionala, kontratuaren iraupena eta zein lanpostutan jardungo duen.
        • Kontratuak lanaldi osorako izango dira.
        • Kontratuaren gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.
        • Urteko ordainsari gordina zenbatekoa den jaso beharko da kontratuan.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

    945 181 354  /   945181 357 / 945 181 309 /       945 062 368

    c.empresasexterior@lanbide.eus

     

    Kodea

    1031201


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Beste tramite batzuk