Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa

[LEHEN_AUKERA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo 4. artikuluan aurreikusitako bestelako erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.



 

Informazio gehiago

Aurrekontuko zuzkidura

4.999.930 euros

Prestazio ekonomikoa

4.700.000 euro praktiketako kontratuak eta lan-kontratu mugagabeak finantzatzeko

299.930euro, zentro kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatu ahal izateko finantzaziorako.

1.- Praktiketako kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbateko titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da,  3. artikuluan eskatzen den gutxieneko urteko ordainketa garbia kontuan izanik, era honetara:

Goi-mailako titulua eta unibertsitateko graduak / Diru-laguntza: 4.500,00 €

Erdi-mailako tituluak  / Diru-laguntza: 3.800,00 €

Goi-mailako trebakuntza-zikloak (LH II) / Diru-laguntza: 3.250,00 €

Erdi-mailako trebakuntza-zikloak (LH I) eta Profesionaltasun-ziurtagiriak /Diru-laguntza: 2.800,00 €

Zenbateko horiek %10 handituko dira, praktiketako kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.

2.-Lan-kontratu mugagabeetan, berriz, kontratatuko pertsonaren kontratazioaren lehenengo urteko soldata-kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 6.700,00 euroko mugarekin.

3.- Aipatutako diruz lagundutako zenbateko guztiak % 10 handituko dira, kontratuak emakumeekin egiten badira.

4.- Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

5.- Era berean, deialdiaren 4.3 eta 4.4 artikuluan aipatzen diren erakunde kolaboratzaileek honako hau jasoko dute diruz lagundutako kontratu bakoitzeko deialdi honen babesean, kasuan kasuko eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondorioz:

- 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen erakunde kolaboratzailea.

- 80 euro, eskaintza kudeatu duen erakunde kolaboratzailea.

Ordainketa-modua:

Laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak aipatu deialdiaren 2. artikuluan daude zehaztuta.

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

- Emandako diru-laguntzaren % 53,19 emango da, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean

- Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, % 46,81, edo dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera

Erakunde kolaboratzaileek diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko dute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Fundazioak

Eskakizunak:

  • Fundazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko zentro laguntzaile.

  • Lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko onuradunak izan ahalko dira, jarduera horiek egiteko 2015eko urtarrilaren 23ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen babesean gainditutako zentro laguntzaileak. (EHAAn 2015/02/02)
  • Halaber, zentro kolaboratzaileak izan ahalko dira, deialdi honi, zehazki, lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, ondoren agertzen diren erakundeak eta horiek guztiek EAEn egon beharko dute: Unibertsitateak, Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak,Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuaren zentro eta erakunde kolaboratzaileak, 2014ko deialdiari dagozkion lanerako prestakuntza eta orientazioa emateko diru-laguntzen onuradun badira, Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak.
  • Eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko baimena izango duten gehieneko pertsonen kopurua, zentro kolaboratzaile berean, 3 pertsonakoa izango da eta baimena eskuratu duten pertsonak, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzara joan beharko dute.
  • Ez dute aipatutako prestakuntza-ekintza egin beharrik izango, «Lehen Aukera» programako 2014ko laguntzen deialdian enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko kolaboratzaile izatea lortu zuten zentroek, betiere, prestakuntza jaso zuen edo zuten eta, ondorioz, aipatutako deialdi horretan, enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko jarduerak egiteko baimendutako pertsona hori edo horiek enpresako plantillan mantentzen direla ziurtatzen badute.

Enpresak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
  • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.
  • Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea.
  • Deialdi honen bidez kontratatuko den eta diru-laguntzaren eskaeraren helburua den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean
  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du LLO baduen ala ez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaria lehenaukera@lanbide.eus

 

Kodea

1015901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskaerak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (I, II. eta III. eranskinetan), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango dira hori: webgunean , Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu nagusietan edo Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegoetan.

 

a) Eskaerarekin batera, zentro laguntzaileak lan-eskaintzen kaptadorea eta erregistratzailea izateko baimena aurkeztuko du ( I. eranskina).

b) kontratuak egiteagatik (II eranskina):

  Bere identitate-datuen egiaztatze elektronikorako baimenik ematen ez den kasuan, legezko ordezkariaren NAN/AIZren fotokopia.

  Ordezkotasuna egiaztatzen duten notario-ahalordeen fotokopia.

  Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

  Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen kopia edo, hala badagokio, erakunde eskatzailea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.

  Enpresa edo erakunde eskatzaileak Langileen Legezko Ordezkaritza (LLO) badu: enpresak kontratatzeko asmoa duela LLOri komunikatzeko egin duen agiriaren kopia.

  Hirugarren Interesatuaren Altari buruzko dokumentua

c) Enplegu-eskaintzak biltzeagatik eta erregistratzeagatik edo kudeatzeagatik (III Eranskina):

Erregistratutako eta/edo kudeatutako lan-eskaintzen zerrenda, baita bakoitzean kontratutako pertsonen zerrenda ere.

Eskabideak aurkezteko epea

 Zentro kolaboratzaileak izateko:(I Eranskina): Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

 Praktiketako  eta/edo mugagabeetako Kontratatazioagatik diru-laguntzarako (II Eranskina): 2015eko azaroaren 20an amaituko da.

 Lan-eskaintzak biltzeagatik, erregistratzeagatik eta/edo kudeatzeagatik diru laguntzarako (III Eranskina): 2016ko urtarrilaren 2tik 29ra arte.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orriak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaera egiten denetik

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA

Kontratuen Justifikazioa


  • Kontratuak justifikatzeko, horiek amaitzen direnetik gehienez ere hilabeteko epean, eta betiere 2016ko abenduaren 20a baino lehen, enpresa onuradunak azken memoria aurkeztu beharko du.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk