Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak (2015).

[IKERTALDE]

Deskribapena


Xedea

Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntza ekonomikoetarako deialdia egitea eta oinarriak ezartzea da agindu honen xedea (talde horiek, betiere, ondoko arloetako ikerketa-programak garatzen badituzte: Arteak eta Humanitateak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura).

Hori guztia, oinarrizko finantzaketa bermatzeko, honako hauek lor daitezen: ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztea; eta kalitate zientifikoa, inpaktu soziala eta nazioarteko ikusgarritasuna areagotzea, hain justu ere, EAEn egoitza duten unibertsitateetako departamentu eta institutuetako taldeek egindako ikerketei dagokienez.

Exekutatzeko aldia hirutik sei urtera bitartekoa izango da, laguntzak emateko ebazpenean ezartzen denaren arabera. 2016ko urtarrilaren 1ean hasi, eta, betiere, 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Aurrekontuko zuzkidura

26.000.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
  • Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainontzeko % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txoten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztuta izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordaindu da, betiere urte horretarako emandako zenbatekoaren % 70a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Kontrako kasuan, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
  • Bigarren urtean berdin jokatuko da; bigarren libramendua osorik ordaintzeko, beharrezkoa izango da urte horretarako emandako laguntzaren % 80a exekutaturik izatea. Kontrako kasuan, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
  • Hirugarren urtean lehen libramendua bat, aurrerapen gisakoa, egingo da, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoa aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2016-2018) likidazioaren ematzeei egokitutakoa izango da.

2019-2021 hirurtekoa egin beharreko ordainketak, 2016-2018 urterako zehaztu den legez egingo dira.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • | Ikerketa-taldeek eta euretako taldekideek hainbat baldintza bete beharko dituzte

    • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezin izango du parte hartu
    • Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina administrazio-ondorioetarako, taldea ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.
    • Lan-ibilbide bateratua eginda izatea 2010. urtetik eskabidea egin den egunera arte

    • Gutxienez kideetarik hiru doktore izatea

    • Taldeak kanpoko kolaboratzaileak izan ditzake, baldin eta ikerketa-taldeak proposatu helburuekiko ibilbide komun-koherenteak demostratzen badituzte

    • Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.
    • Ikerketa-taldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du

    • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten ikerketa-taldeak
    • Ezingo dute parte hartu eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean 2013-2018 unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntzen onuradun diren ikerketa-taldeek eta euretako kideek

    • Taldeak gutxieneko ekoizpena izan behar du

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete Agindua EHAAn argitartu ondoren kontatzen hasita.

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana