35 urtetik goragoko pertsona langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzak emateko 2014ko deialdia

[KHD]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

LABURPENA
Xedea

35 urtetik gorako pertsonen lanaratzea, langabezian,bere kualifikazioarekin erlazionatua dauden enpleguetan,kanpoan  lantokiak dituzten  euskal enpresetan,  lan-merkatuan sartzeko eta beraien esperientzia profesionala sendotzeko helburuarekin eta nazioartekotzea ahalegina garrantzitsua egiten ari diren EAE-ko  enpresa-ehunari neurri bezala laguntzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, baldin eta kanpoan lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde bereko beste enpresa batzuk badituzte, edo baldin eta kanpoan kokaturiko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak badituzte, edo baldin eta kanpoan ezartzeko prozesuetan badaude, hala dela behar bezala egiaztatuz gero.

    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.
    • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEn egotea.
    • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 baino gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
    • Kontratatu behar den postuan aurreko urtean zehar eta diruz lagunduko den aldian zehar enplegurik suntsitu ez dela egiaztatzea.
    • Diru-laguntzak jasotzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik ez izatea.
    • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat praktikaldiko kontratuarekin kontratatzeko asmoa dutela, eta zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraztea.
    • Estatuko laguntza-erregimeneko legez kanpoko edo bateragarri ez den laguntzaren bat ez jaso izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango dira gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratuak, baldin eta EAEn finkatutako enpresek Espainiatik kanpo dituzten lantokietako lanpostuak betetzeko badira, eta kontratua hasten den egunean 35 urte edo gehiago dituzten pertsona langabeak kontratatzen badira. Informazio xehatua

    Pertsona onuradunak:

    • 35 urte edo gehiago dituzten pertsonak
    • EAEn bizitzea.
    • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Lana egoki egiteko enpresak eskaturiko titulazio akademikoa eta/edo kualifikazio profesionala edukitzea.
    • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea.


    Kontratuen ezaugarriak:

    • Diruz lagundutako kontratuek euskal enpresa baten kanpoko lantokian gutxienez sei hilabetean aritzea bermatuko dute.
    • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademikoarekin edo/eta kualifikazio profesionalarekin bat datozen lanpostuak betetzeko izango dira kontratuak.
    • Kontratatutako pertsonak ezin izango du azken 12 hilabeteetan inongo lan-harremanik izan enpresa kontratatzailearekin
    • Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz aipatu beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua edo/eta kualifikazio profesionala, kontratuaren iraupena eta zein lanpostutan jardungo duen.
    • Kontratuak lanaldi osorako izango dira.
    • Kontratuaren gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.
    • Urteko ordainsari gordina zenbatekoa den jaso beharko da kontratuan.
    • Kontratuan jaso beharko da enpresa behartuta dagoela kontratatuari diruz lagundutako 12 hilabeteetan zehar atzerrian egiten duen egonaldi horretan hilean 350 euro ordaintzera, mantenu- eta ostatu-gastuetarako; horrez gainera, kontzeptu berberengatik enpresako edo sektoreko hitzarmenean xedatutakoarekin bat datorrena ere jaso ahal izango du.
    • Kasu guztietan, Langileen Estatutuaren 15. artikuluan xedatutakoa beteko da
Aurrekontuko zuzkidura
1.525.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 1.525.000 eurokoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren baitan. Horietatik, 2014. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira 1.220.000 euro, eta 2015erako konpromiso-aurrekontuan sartuko dira beste 305.000 euro.

Diruz lagundutako aldia 12 hilabetekoa izango da gehienez, eta 2015eko azaroaren 30ean amaituko da beranduenez.

Zenbat kontratu egiten diren, horrexek zehaztuko du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Honako zenbateko hauek batuz zehaztuko da kontratu bakoitza zenbat diruz lagunduko den:

a) Soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzakoaren % 85, betiere kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetakoak, eta gehienez ere 2015eko azaroaren 30era artekoak, bat etorriz eskabidean jasotako datuekin, eta 35.700 eurora arteko mugarekin.
Baldin eta 45 urtetik goragoko pertsonak kontratatzen badira, soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzakoaren %95 lagunduko da diruz, 39.900 eurora arteko mugarekin. Gainerako baldintzak berdinak izango dira.
Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik ematen den diru-laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu egindako kontratazio bakoitzaren egiazko kostuaren gainean ezarritako portzentajea — kontuan harturik kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak—, ezta esleitutako gehieneko zenbatekoa ere.

b) Kontratatutako pertsonen mantenu- eta ostatu-dietengatiko 350 euro, aplikatzekoa den hitzarmenetik aparte enpresak ordainduko dituenak. Atzerrian, diruz lagundutako egonaldian, pertsonak ematen dituen hilabeteetako gastuak estaltzeko da kopuru hori, eta, bestalde, diruz laguntzen den epealdian sortuko da kopuru hori kobratzeko eskubidea.

c) Bisa edo administrazio-baimena lortzeko kudeaketa- eta eskurapen-gastuen ondoriozko gastuak, eta, beharrezko ikusten denetan, mediku-aseguru osagarri bat kontratatzeko gastuak. Kontzeptu horiek direla-eta, kontratatutako pertsona bakoitzeko diruz lagunduko den zenbatekoa 450 eurokoa izango da gehienez.

Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea: enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna arte, eta sozietate izaera juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetakoenak edo zuzendaritzako kideenak; eta azken horiek kontratatzea ere ez da lagunduko diruz.

Deialdi honetan zehaztutako laguntzek bat etorri beharko dute «minimis» laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduarekin (DOUE L352, 2013-12-24). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» erako laguntzetan emandako zenbatekoak ezin izango du gainditu 200.000 euroko kopurua hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten guztiei hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren % 80 emango da, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean eta Bigarren ordainketan, gainerako % 20a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta behin diru-laguntzaren helburu diren jarduerak justifikatutakoan.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Diru-laguntza eskaerako atal guztiak behar bezala bete behar dira, eta, horrez gain, agiri hauek ere erantsi behar dira:

    a) Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskabidea,
    sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
    b) Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    c) Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.
    d) Kanpoko lantokiarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EAEko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
    e) Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) egindako jakinarazpena, eta, LLOrik ez bada, enpresan LLOrik ez dela dioen adierazpena.
    f) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio
    berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.
    g) Uneko ekitaldian zehar eta aurreko bietan jasotako «minimis» laguntzei buruzko aitorpena, enpresa eskatzaileak egina, deialdi honetako 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Horrez gainera, ondoren zehaztutako elementu hauek jasotzen dituen deskribapen-txostena izan beharko du eskabideak:

    a) Diru-laguntza jaso nahi duen enpresaren deskribapen-memoria.
    b) Kontratazio-plana.
    c) Eskatutako diru-laguntza, kontzeptuka xehatuta: kontratatutako pertsonen soldata-gastuak eta Gizarte Segurantzakoak, mantenu- eta ostatu-dietak, mediku-asegurua kontratatzearen ondoriozko
    gastuak, eta dagokion bisa edo administrazio-baimena kudeatzearen ondoriozkoak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 308 / 945 181 309 / 945 181 310

c.empresasexterior@lanbide.net