Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea

Betekizuna 4.1 oinarri orokorrean jasotzen da. Horren arabera, modalitate horretan parte hartzeko % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokide baten eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Gainera, gradu hori aitortzen duen ziurtagiria autonomia-erkidego honetakoa ez den administrazio batena bada, ziurtagiri horren kopia soil bat aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera.

Ez da nahitaezkoa. Legeek plaza-erreserba bat aurreikusten dute, eta horrek esan nahi du plaza horiek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonei esleitzen zaizkiela, betiere hautaketa-prozesua gainditzen badute.

Alabaina, interesdunak, egoki baderitzo, modalitate orokorrean parte hartzea erabaki dezake, nahiz eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko baldintzak bete.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi duten pertsonek, baldin eta autonomia-erkidego honetakoak ez diren administrazioek onartutako desgaitasun-maila badute, modalitate horretan parte hartu ahal izateko behar den mailaren ziurtagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.

Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ziurtagiriak desgaitasun-graduari buruzko erreferentzia baino ez du jaso behar (% 33 edo gehiago). Ez da beharrezkoa desgaitasunaren arrazoiak edo ezaugarriak zehaztea.

Hala ere, modalitate orokorrean parte hartzen dutenek bezala, prozesuaren garapenerako egokitzapenen bat behar izanez gero, egokitzapen hori eskatu daiteke, eskabide-orrian horretarako prestatutako atalean.

Deituko diren hautaketa-prozesuen artean, berariazko prozesu bat egongo da, plaza espezifikoekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat erreserbatua.