DERIBAZIO JUDIZIALAREN BIDEZKO FAMILIA ELKARGUNEAK (FE)
Zer da familia elkargune bat?
Doako zerbitzua da, eta espazio neutrala eskaintzen du. Disziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzarekin eta segurtasun eta ongizate bermearekin, krisi egoeran dauden edo, egoera horretan egon gabe, jarraipen eta gizarte- eta hezkuntza-arloko zerbitzua behar duen familia bateko kideak elkartzen dira bertan. Nola nahi ere, erabilera ebazpen judizial bidez zehazten da.
Helburu zehatzak honako hauek dira:
- Adingabeek aitarekin, amarekin edo senideekin harremanetan egoteko duten eskubidea bermatzea.
- Segurtasuna eta ongizatea ziurtatzea bisita-erregimenean.
- Haurrek beren sentimenduak eta beharrak askatasunez adieraz ditzaten ahalbidetzea.
- Gurasoei gizarte- eta hezkuntza-arloko orientazioa eta laguntza eskaintzea, familia-harremana eta hazteko trebetasunak hobetzeko.
- Organo eskudunei familia-harremanen bilakaerari buruzko informazio objektiboa ematea.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
Babestutako bisitak:
- Babestutako bisitak: bisitak elkargunean egiten dira, zentroko langileek aurrez aurre eta etengabe gainbegiratuta, agintari judizialak horrela eskatzen duenean.
- Gainbegiradarik gabeko bisitak zentroan: bisitak elkargunean egiten dira zuzeneko gainbegiratzerik edo zentroko pertsonalaren etengabeko presentziarik gabe.
- Familia Elkargunetik kanpoko bisita babestuak: une jakin batzuetan egiten dira, eta ahal dela, gainbegiradarik gabeko bisitak egin aurretik egokitzeko bitarteko fasea da.
- Trukeak: talde teknikoak gainbegiratzen du adingabekoak entregatu eta jaso egiten direla, elkargunetik kanpo bisitak egiteko.
- Laguntzeak: laguntza profesionala adingabea laguntzeko bere ama edo aita, tutorea edo zaintzailea, beste senide batzuk edo gertuko beste pertsonak dauden espetxera, ospitalera edo egoitzara, baldin eta ezin badira elkargunera joan.
Gaur egun, Euskadin hamar Familia Elkargune daude guztira, honako leku hauetan: Bizkaian sei (Barakaldo, Portugalete/Zalla eta Bilbao/Gernika/Durango), hiru Gipuzkoan (Donostian, Tolosan eta Irunen) eta bakarra Gasteizen.
Azken aldaketako data: