Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2917
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2015/05/19
  • Argitaratze-data: 2015/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak atzeman dira maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren testuan (2015eko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 94. zk.). Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa da, zehazki garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutako garraioari buruzkoa. Hori dela eta, zuzendu egiten da hemen:

Dekretuaren idazpuruan, euskarazko bertsioan honela dio:

69/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomía Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa.

Baina honela esan behar du:

69/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomía Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa.

  1. artikuluko c) idatzi-zatian, honela dio:

    Distantziari dagozkin betekizunak honakoa hauek izango dira: bizilekutik bi kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleei dagokienez; bizilekutik lau kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei dagokienez; eta 500 metrotik gorako distantziara, mugikortasun urriko ikasleei dagokienez.

    Baina honela esan behar du:

    Distantziari dagozkion betekizunak honakoa hauek izango dira: bizilekutik bi kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako ikasleei dagokienez; bizilekutik lau kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetako ikasleei dagokienez, eta 500 metrotik gorako distantziara, mugikortasun urriko ikasleei dagokienez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.