Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 3/2025 Dekretua, urtarrilaren 23koa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1114
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 2025/01/23
  • Argitaratze-data: 2025/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Justizia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira lehendakariaren urtarrilaren 23ko 3/2025 Dekretuan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten kideak izendatzeko denean. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko urtarrilaren 29an (19. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/448 (3/1) orrialdean, e) apartatuan,

hau dio:

Legegintzaldi berriari hasiera eman zaionez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urtarrilaren 13ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluan izango dituen ordezkariak izendatu dira; alegia, a) atalean aipatzen diren ordezkariak.

Baina hau esan behar du:

Legegintzaldi berriari hasiera eman zaionez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urtarrilaren 13ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluan izango dituen ordezkariak izendatu dira; alegia, a) atalean aipatzen diren ordezkariak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.