Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 153/2021 Dekretua, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aitortzen baita Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea onura publikokoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 4225
  • Xedapen-zk.: 153
  • Xedapen-data: 2021/06/22
  • Argitaratze-data: 2021/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea onura publikokoa dela aitortzen duen ekainaren 22ko 153/2021 Dekretuan (2021eko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 133. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Sumarioan, 2021/133 orrialdean, Laburpenean (3/3) eta euskarazko argitalpenaren izenburuan,

Hau dioen lekuan:

153/2021 DEKRETUA, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aitortzen baita Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea onura publikokoa dela.

Hau esan behar du:

153/2021 DEKRETUA, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aitortzen baita Asociación de Salvamento Marítimo Humanitario SMH izeneko elkartea onura publikokoa dela.

2021/3868 (2/1) orrialdean, euskarazko argitalpenaren edukian,

Hau dioen lekuan:

Lege horren babesean, Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, (...) lanagatik.

Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS/G/20058/2016 zenbakiarekin, (...) Ebazpena dela bide.

(...)

«Eratu zenetik, Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu helburu nagusia lortzeko, (...) defentsa zainduz.»

(...)

«Artikulu bakarra. Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea onura publikokoa dela aitortzea, (...) AS/G/20058/2016 zenbakiarekin.»

Hau esan behar du:

Lege horren babesean, Asociación de Salvamento Marítimo Humanitario SMH izeneko elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, (...) lanagatik.

Asociación de Salvamento Marítimo Humanitario SMH izeneko elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS/G/20058/2016 zenbakiarekin, (...) Ebazpena dela bide.

(...)

«Eratu zenetik, Asociación de Salvamento Marítimo Humanitario SMH elkarteak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu helburu nagusia lortzeko, (...) defentsa zainduz».

(...)

«Artikulu bakarra. Asociación de Salvamento Marítimo Humanitario SMH elkartea onura publikokoa dela aitortzea, (...) AS/G/20058/2016 zenbakiarekin.»

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik