Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 19/2022 Dekretua, otsailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3469
  • Xedapen-zk.: 19
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira 19/2022 Dekretuan, otsailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen dekretua, 33 zk.ko EHAAn 2022ko otsailaren 15ean argitaratu zena. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/758 (64/13) orrialdean, artikulu bakarreko 13. puntuan, 25. artikuluaren 7. paragrafoko g) letran,

honako hau dio:

  1. Kasinoen kasuan, irekierarako azken eguna. Baimenean ohartaraziko da ireki aurretik jarduteko baimena eskatu beharko dela.

baina hau esan behar du:

  1. Kasinoen, bingoen eta joko-aretoen kasuan, irekierarako azken eguna. Baimenean ohartaraziko da ireki aurretik jarduteko baimena eskatu beharko dela.

2022/758 (64/16) orrialdean, artikulu bakarreko 22. puntuan, 37. artikuluaren 2. paragrafoan,

honako hau dio:

  1. Era berean, lehiaketa publikoaren bidez lortutako baimenean zehaztutako edozein alderdi aldatzeko ere Jokoa Arautzeko Agintaritzaren baimena beharko da.

baina hau esan behar du:

  1. Era berean, lehiaketa publikoaren bidez lortutako baimenean zehaztutako edozein alderdi aldatzeko ere Jokoa Arautzeko Agintaritzaren baimena beharko da.

2022/758 (64/16) orrialdean, artikulu bakarreko 22. puntuan, 37. artikuluaren 3. paragrafoan,

honako hau dio:

  1. Entregatu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

baina hau esan behar du:

  1. Entregatu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

2022/758 (64/16) orrialdean, artikulu bakarreko 22. puntuan, 37. artikuluaren 3. paragrafoko b) letran,

honako hau dio:

Joko-lokala jarri nahi den lokalaren planoa, 1/50 eskalan, berariaz adieraziko da: lokala osatzen duen gela bakoitzaren metro koadro eraikiak eta azalera-tresnak.

baina hau esan behar du:

Lokalaren planoa, 1/50 eskalan, berariaz adieraziko da: lokala osatzen duen gela bakoitzaren metro koadro eraikiak eta azalera-tresnak.

2022/758 (64/16) orrialdean, artikulu bakarreko 22. puntuan, 37. artikuluaren 3. paragrafoko c) letran,

honako hau dio:

  1. Dagokion udalak emandako agiria, joko-lokala jarri nahi den lokalean jarduera egiteko aukerari buruzkoa, baldin eta baimendutako lokala ez den beste lokal bat handitu nahi bada.

baina ez du ezer esan behar.

2022/758 (64/16) orrialdean, artikulu bakarreko 22. puntuan, 37. artikuluaren 3. paragrafoko d) letran,

honako hau dio:

  1. Lokala erabilgarri dagoela egiaztatzen duen agiria, baimendutako lokala ez den beste lokal baten gaineko zabalkuntza bada.

baina hau esan behar du:

  1. Lokala erabilgarri dagoela egiaztatzen duen agiria, baimendutako lokala ez den beste lokal baten gaineko zabalkuntza bada.

Gaztelaniazko bertsioan, 2022/758 (37/67) orrialdean, artikulu bakarreko 58. puntuan, 113. artikuluaren 1. paragrafoko d) letran,

honako hau dio:

  1. En cada sistema interconectado deberá existir un panel informativo claramente legible para las personas usuarias, que incluya, al menos, la siguiente información: número de máquinas interconectadas y correspondientes, puestos, cuantía máxima del premio autorizado y naturaleza dineraria o en especie del mismo.

baina hau esan behar du:

  1. En cada sistema interconectado deberá existir un panel informativo claramente legible para las personas usuarias, que incluya, al menos, la siguiente información: número de máquinas interconectadas y correspondientes puestos, cuantía máxima del premio autorizado y naturaleza dineraria o en especie del mismo.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik