Arautegia

Inprimatu

95/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, zeinaren bitartez aitortzen baita Euskaltzaleen Topagunea Federazioa - ETOP izeneko erakundea onura publikokoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3493
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 2022/07/26
  • Argitaratze-data: 2022/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Euskaltzaleen Topagunea Federazioa ETOP izeneko erakundeak aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, onura publikokoa dela aitortzea merezi du interes orokorra sustatzen duelako euskararen erabilera normalizatzeko eta euskal hiztunen komunitate osasuntsu eta iraunkorra indartzeko jarduerak etengabe eta eraginkortasunez eginez.

Euskaltzaleen Topagunea Federazioa ETOP izeneko erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: FD/B/00082/1997), 1997ko otsailaren 25ean emandako Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Euskaltzaleen Topagunea Federazioa ETOP izeneko erakundeak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko. Euskararen erabilera sustatzeko motibazio- eta kontzientziazio-lan handia egiten dute, euskaltzaleak aktibatzeko zein adin guztietako herritarrak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko ekimenen bidez.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2022ko uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik