Arautegia

Inprimatu

93/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, zeinaren bitartez aitortzen baita Asociación de aitas y amas para la investigación y humanización del cáncer infantil La Cuadri del Hospi izeneko elkartea onura publikokoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Osasun Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3492
  • Xedapen-zk.: 93
  • Xedapen-data: 2022/07/26
  • Argitaratze-data: 2022/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación de aitas y amas para la investigación y humanización del cáncer infantil La Cuadri del Hospi izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Asociación de aitas y amas para la investigación y humanización del cáncer infantil La Cuadri del Hospi izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/19177/2015), Herri Administrazio eta Justizia Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak 2015eko martxoaren 18an emandako Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Asociación de aitas y amas para la investigación y humanización del cáncer infantil La Cuadri del Hospi izeneko elkarteak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da: haurren minbizia humanizatzea eta integratzea, hezur-muinaren eta zilbor-hesteko odolaren donazioa zabaltzea, eta haurren minbizia ikertzeko, dibulgatzeko, sozializatzeko eta integratzeko funtsak biltzea.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Osasuneko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2022ko uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik