Arautegia

Inprimatu

82/2022 DEKRETUA, ekainaren 28koa, baimen hauek ematen dituena: SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari baimena ematen zaio Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie sozietate horren estatutuen 2. artikulua aldatzeko onespena emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3188
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 2022/06/28
  • Argitaratze-data: 2022/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzarengana jotzea baimena eman ziezaion SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Kapital-zabalkuntzako parte-hartze hori, guztira, 8.299.965 eurokoa izango litzateke, hau da, % 100ekoa. Eskaera hori, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 13. xedapen gehigarriaren 5. apartatuaren c) letraren babespean egin zen (hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia sortzen da, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa). Eragiketa horren ostean, % 71,98koa izango da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea enpresa horretan.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak ezartzen duenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatearen helburuak honako hauek dira: inbertsio eta ekimen industriala sustatu eta bultzatzea, industria-pabiloien gune bat eraikiaz, eta horiek, errentamendu-formulen, jabetza-transferentzien edo prekarioko lagapenaren bidez kudeatuaz, lokalen eta zerbitzuen promozioa eta komertzializazioa eginez, eta haietan instalatu nahi diren enpresak gonbidatu eta hautatuaz; enpresa horiek teknologia aurreratuko jarduerak burutu beharko dituzte, bereziki elektronikaren edo informatikaren arloan (hardware eta software); hori guztia produktu, prozesu eta zerbitzuei aplikatuaz, eta halako instalazioetan obligaziozko diren zerbitzuen ustiapen eta kudeaketa iraunkorrarekin aurrera eginez; zerbitzuok honakoak lirateke: testuen prozesaketa, telexa, ordenagailu bidezko marrazketa, datu-baseekiko konexioa, ordenagailuen alokairua, bulegoetako makinaria, batzar-aretoak eta telefono bidezko arreta pertsonalizatua.

Kapital-zabalkuntza egiteko arrazoia da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia SAri 2021eko abenduan emandako mailegua kitatzea; sozietateari mailegua eman zitzaion egonkortasun finantzario handiagoa emateko, erabilitako hirugarrenen baliabideak murriztuz.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak batera proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 28ko bileran egindako proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik