Arautegia

Inprimatu

80/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Urretxun, GI-3771 errepideko 3,345 eta 4,280 KPen artean lerradurak egonkortzeko proiektua (2-ME-54/2019) burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1397
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 2021/03/02
  • Argitaratze-data: 2021/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «GI-3771 errepideko 3,345 eta 4,280 KPen artean lerradurak egonkortzeko proiektua (2-ME-54/2019)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Bide Azpiegituretako Departamentuko foru diputatuak 2020ko ekainaren 29an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, prentsan eta 2020ko uztailaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (128. zk.). Geroago, 2020ko irailaren 15ean egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

GI-3771 errepideak («GI-632 errepidetik Urretxu- Erratza auzora, Santa Barbara baselizan barrena») hiru zatitan lerradurak ditu, neurri eta ezaugarri aldakorrekoak.

3,345 eta 3,395 KPen arteko zatian, ezegonkortasunak errepidearen plataforma osoari eragiten dio. Horren ondorioz, 50,00 m-ko luzerako zati batean desplazamendu bat sortu da (bai oinplanoan, bai altxaeran), erabiltzaileentzat arriskutsua dena.

3,878 eta 3,923 KPen arteko zatian, ezegonkortasunak errepidearen betegarriari eragiten dio. Horren eraginez, plataforma pitzatu egin da, bere eskuin aldean koska bat sortuta (45,00 m-ko luzerarekin). Egoera hori gero eta larriagoa da, abenduan izandako euriteen ondorioz.

4,265 eta 4,280 KPen arteko zatian, pitzadura bat ageri da plataforman luzetara (15,00 m-ko luzeran), kanpo aldean izandako lerradura batek eragindakoa.

Ondorioz, errepidea egoera ezegonkorrean dago hiru eremutan. Gainera, mugimenduak areagotzen ari dira zati ezegonkor hauetan eta plataforma kolapsatzeko arriskua dago, eta ondorioz trafikoa eten egingo litzateke. Premiazkoa da, beraz, zati hauen egonkortze-lanei ekitea.

Proiektuak jasotzen dituen lanak gauzatzean, errepidearen oinarri diren betegarrien egonkortasun egoera lehengoratzea lortuko da, bai eta bidearen segurtasuna berreskuratzea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko martxoaren 2ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik