Arautegia

Inprimatu

74/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez zenbait elkarteren onura publikoaren aitorpena ezeztatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2859
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2023/05/30
  • Argitaratze-data: 2023/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak arautzen ditu onura publikoa aitortzea lortzeko, mantentzeko, ezeztatzeko eta galtzeko bete behar diren baldintzak eta prozedura.

Bestalde, aipatutako ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak, onura publikoko elkarteen betebeharrei buruzkoak, ezartzen du onura publikoko aitorpena duten elkarteek aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabeteen barruan; horrekin batera, ekitaldi horretan elkarteek burutu dituzten jarduerak deskribatzen dituen txosten bat ere aurkeztu behar dute.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45. artikuluaren arabera, onura publikoaren aitorpena Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez ezeztatu ahal izango da, elkarteari entzunaldia eman ondoren, baldin eta aitorpen hori eragin zuten betekizunak betetzen jarraitzen dela egiaztatzen ez bada edo elkarte-mota horri dagozkion betebeharrak behin eta berriz eta modu larrian urratzen badira.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren txostenean jakinarazten denez, Babesletzak egiaztatu du eranskinean zehaztutako elkarteek behin eta berriz eginbehar hori bete ez dutela. Beraz, dagozkion informazio-eginbideak egin eta onura publikoa ezeztatzeko prozedurak bideratu ondoren, uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak betez, egiaztatutzat jotzen da Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluan ezarritako eginbeharren ez betetzea.

Uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren 27.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, instrukzioa amaitu eta aurkeztutako alegazioak eta jasotako agiri berriak aztertu ondoren irizpide berari eutsi behar bazaio, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren irizpenean jarriko du onura publikoa ezeztatzeko dekretu-proiektua.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, emandako txostena ikusi ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.